Izena emanInformazio gehiago

Inskripzioak

BTT arruntak + e-BIKE

IZENA EMAN

25,5€ balio du izen emateak inskripzio tramo honetan eta txirrindularitzako lizentzia ez dutenek 3€ gehitu beharko dizkiote salneurriari.

Adi egon!

Maillot bat opari zure izen-ematearekin! 21/02/20

Maillot bat opari zure izen-ematearekin! 21/02/20

Gehiago ikusi

Izena eman BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria trabesian eta ‘Gobik’ maillot bat jasoko duzu doan. Opari hau dortsalarekin batera jasoko duzu eta honen salneurriaren dortsalaren bikoitza suposatzen du. Beraz, aukera benetan paregabea da. Bai, ondo irakurri duzu!

Martxoaren 20 baino lehen izena ematen baduzu (edo izen-emateak agortu arte), bermatzen dizugu dortsalarekin batera kalitate handiko maillot ederra jasoko duzula probaren logoarekin, eta honen neurria aukeratu ahal izango duzula. Egun horretatik aurrera, ezingo dizugu neurria bermatu eta orain 25,50€-ko salneurria duen izen ematea garestitu egingo da

Iazko edizioan, 550 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren maitemintzen duen trabesia honetan. Aurten ere hiru zailtasun maila izango dira denek parte hartzeko aukera izateko. Eta berriro diogu: martxoaren 20 baino lehen izena emateagatik (edo dortsalak agortu baino lehen) opari zoragarria izango duzu: ‘Gobik’ maillota jasoko duzu doan!

http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/fichabtt_eu_opt.pdfhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/fichabtt_eu_opt.pdf
http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/portada_eu_0.jpg?itok=7zCv4bTchttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/portada_eu_0.jpg
ESKERRIK ASKO! 02/05/19

ESKERRIK ASKO! 02/05/19

Gehiago ikusi

Argazkiak, bideoak eta 2020ko Apirilaren 26rako inskripzioak irekiak

Parte hartze, gogobetetasun, antolakuntza eta anbiente errekor guztiak gainditu dituen #BMW LUrauto BTT Lasarte Oriaren edizio honetan emandako erantzunagatik, #ESKERRIK ASKO Saiatuz eta Fly Group-en partez. Eta batez ere zorionak mendia ain garbi uzteagatik eta ingurumenarekiko erakutsi duzuen errespetuagatik.

Kronoigoeraren emaitzak, argazkiak eta bideoa aurkitu ditzazkezue bai web atari honetan zein facebook-ean ofizialean.

Eta gainera, adierazi nahi dizuegu 2020ko ediziorako izen emateak irekiak daudela iadanik eta lehenengo 100 inskripzioak salneurri berezia dutela.

https://www.youtube.com/embed/smKTow6Fsgo
http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/3_0_0.jpg?itok=F_kqWUmGhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/3_0_0.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/5_18.jpg?itok=yj7ngUMbhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/5_18.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/6_0_0.jpg?itok=HQ8YFWythttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/6_0_0.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/11_0_0.jpg?itok=2hCyqBtkhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/11_0_0.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/14_0_0.jpg?itok=pzJEfzqBhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/14_0_0.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/19_0_0.jpg?itok=PA0R0L9Chttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/19_0_0.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/sin_titulo-1_0_0.jpg?itok=mfQBj3fIhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/sin_titulo-1_0_0.jpg
500 partaide baino gehiago festa handi honetan 29/04/2019

500 partaide baino gehiago festa handi honetan 29/04/2019

Gehiago ikusi

Eguraldi ona izan dute trabesia honetan parte hartu duten emakume zein gizonezko guztiek

Festa ikaragarria izan da! 500 partaide baino gehiago izan ditu aurtengo BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria trabesiak. Errekorra hautsi da aurtengo edizioan eta urtero jende gehiagok izena ematen du. Hau dela eta, 2020ko lehen 100 dortsalak lortu daitezke salneurri berezian jada. 

Eguraldi ona izan dute jardunaldi osoan zehar eta partaideek hiru ibilbide desberdinetan zehar gozatu dute (aukeratutako mailaren arabera). Giroa bikaina izan da bai irteera baino lehen eta baita helmuga zeharkatu ondoren ere. Lasarte-Oriako erdigunean txistorra eta garagardo bikaina dastatzeko aukera izan dute kirolari guztiek. 

Ezkontza-eske bat eta guzti egon da proba honetan! Podiumetik gertu izan da. Aurten, berri bezala, sailkapenak egon dira. Baina ez ditugu helmuga zeharkatu duten lehenak kontuan izan, baizik eta krono-igoeran azkarrenak izan direnak. Eta noski, trabesia berezi honetan, sailkapenak ere bereziak izan dira. 

Manuel Diaz lasartearra azkarrena izan da e-bike kategorian (15:36); David Castañera (17:30) lehena gelditu da ezkondu edota bikotedun kategorian; Jose Antonio Garridok (18:15) irabazi du haur bateko kategorian; Unai Mateos izan da lehen ezkongabea (18:33) eta Unai Muñoz, aldiz, azkarrena bi haurrekin. Hiru haur edo gehiago dituztenen artean, azkarrena Mikel Olarra izan da (28:13). 

Emakumezkoen artean, azkarrena Laura Moreno izan (22:59) bere e-bike txirrindarekin; Ainara Pequeño izan da hoberena ezkondutako edota bikotedun kategorian (30:24); Alazne Olaizola izan da ezkongabe azkarrena (34:47); Nerea Fernandezek (42:16) irabazi du haur bateko kategorian eta bi haurreko kategorian, aldiz, Raquel Inchaurrondo izan da hoberena (48:08). 

Jardunaldi polita Lasarte-Orian bizitakoa trabesia honi esker. Giroa bikaina izan da eta zozketa zein sari asko banatu dira partaide guztien artean. Hurrengo urtean, gehiago. 

http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/absoluta_cuadrillas_0.pdfhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/absoluta_cuadrillas_0.pdfhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/absoluta_0.pdfhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/absoluta_0.pdf
http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/ll_2.jpg?itok=u_1P0CRuhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/ll_2.jpg
PARTAIDEARENTZAT INFORMAZIOA 25/04/19

PARTAIDEARENTZAT INFORMAZIOA 25/04/19

Gehiago ikusi

Datorren apirilak 28 igandeko IX. BMW Lurauto BTT Lasarte Oria-ra izena emanda duzu eta ondoren deskargatu ahal izango duzu informazio orokorra duen dokumentu bat. 

DESKARGATU

http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/portada_21.jpg?itok=vr1Hl_2Mhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/portada_21.jpg
40 DORTSAL GELDITZEN DIRA! 16/04/19

40 DORTSAL GELDITZEN DIRA! 16/04/19

Gehiago ikusi

Izen ematearekin, 24 euroko balioa duen Spiuk motxila jasoko duzu

40 dortsal besterik ez zaizkigu gelditzen! 500 izen emateetatik oso gertu gaude jada! Eta badirudi apirilaren 28an errekorra lortuko dugula. Igande horretan biziko den giroa bikaina izango da. Non? BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria trabesian. Helmugan, gainera, txistorrada (Patxi Larrañagak eskainita) eta garagardo hoberena (Amstel-en eskutik) zure zain egongo dira. Gelditzen zaizkigun 40 dortsalak eskuratzeko ezinbestekoa da 12 urte izatea probaren egunean, eta txirrinda elektrikoarekin ere parte hartu daiteke. Gainera, apirilaren 23a baino lehen erosten baldin baduzu, salneurria merkeagoa izango da: 20,5 euro (hiru euro gehiago lizentziarik ez baduzu).

Gogoan izan irteera goizeko 9:30etan izango dela Lasarteko Okendo plazan. Aurten, hiru ibilbide desberdin izango dituzue aukeran (trabesiaren egunean aukeratzen da):

- Amateur: 29K, 1.080 metrotako desnibelarekin (denontzat pentsatuta dago)
- Goi-maila: 38K, 1.400 metrotako desnibelarekin
- Pro: 48K, 1.780 metrotako desnibelarekin

Aurten, krono-igoera ere egongo da ibilbidean zehar. Eta kategoria bakoitzeko sailkapen bat.

 

http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/portada_20.jpg?itok=AExaLQ_1http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/portada_20.jpg
GOZATZEKO BIDEAK 09/04/19

GOZATZEKO BIDEAK 09/04/19

Gehiago ikusi

Andatza menditik txirrindarekin gozatzeko aukera ederra

Mendi honek bide ikaragarriak ditu txirrindarekin disfrutatzeko. Pasa den igandean, Saiatuzeko kideak han egon ginen ibilbideak probatzen. Trabesiaren astean track-ak erakutsiko dizkizuegu. 450 pertsona baino gehiagok dortsala erosi dute. Azkenekoak gelditzen zaizkigu! Eta berdina gertatzen zaigu aurtengo opariarekin, hau da, Spiuk motxilarekin… Andatza mendia zain dago… Irteera puntuan egongo zara? Anima zaitez! 

Goizean izango da, helmugan txistorrada gozoa eta garagardo hoberena dastatu aurretik.  Ehundaka txirrindulari elkartuko dira aipatutako datan BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria trabesian. Giroa bikaina izango da. 

Eguna geroz eta gertuago dago. Eta horregatik, Andatzan bertan lanean gaude jada. Hiru ibilbide desberdin eskainiko ditugu aurten. Probaren egunean aukeratu beharko duzu Amateur maila, Goi maila eta Pro mailaren artean. Animatuko zara? Oso ondo seinaleztatuak egongo dira hiruak. 

http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/bttlasarteoria_1_1.jpg?itok=7-8IHOt_http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/bttlasarteoria_1_1.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/bttlasarteoria_2_1.jpg?itok=mw6yRGTIhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/bttlasarteoria_2_1.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/bttlasarteoria_3_1.jpg?itok=6e-2X1yjhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/bttlasarteoria_3_1.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/bttlasarteoria_4_1.jpg?itok=uSr4GCn2http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/bttlasarteoria_4_1.jpg
BTT proba maila guztientzat 02/04/19

BTT proba maila guztientzat 02/04/19

Gehiago ikusi

BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria probak 500 (apirilak 28an) partaide baino gehiago espero ditu; Krono-igoera egongo da aurten eta hiru ibilbide desberdin diseinatu dira Buruntzaldean eta Andatza mendian zehar

Hilabete bat baino gutxiago gelditzen da Lasarte-Oria mendiko txirrindaren kapitala izateko. BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria trabesia apirilaren 28an ospatuko da (irteera Okendo plazan goizeko 9:30etan). 500 partaide baino gehiago espero dira maila guztientzat pentsatuta dagoen proba honetan. Une honetan, 400 dortsal saldu dira jada. 

Proba hau aurkeztua izan da gaur goizean Lasarte-Oriako Udaletxean. Aurten, trabesiak krono-igoera eremua izango du 12. eta 16. kilometroen artean (384 metrotako desnibelarekin). Horretaz gain, hiru ibilbide desberdin diseinatu dira partaide guztietan pentsatuz: ‘amateur’ (29K, 1080 metrotako desnibelarekin), ‘altua’ (38K, 1400 metrotako desnibelarekin) eta ‘pro-maila’ (48K, 1.780 metrotako desnibelarekin). Ibilbidea partaide guztientzat berdina izango da 21. Kilometroa iritsi arte. Txirrinda elektrikoarekin ere parte hartzeko aukera dago. 

Aurkezpenera Jesús Zaballos (Lasarte-Oriako alkatea), Jorge Espinosa (BMW Lurauto-ko kidea) eta Patxi Larrea (Fly Group-eko kirol-zuzendaria) hurbildu dira. “Egin beharreko ibilbidea probaren egunean aukeratuko da. Emozioa gehitu nahi izan diogu krono-igoerarekin. Lehiatzeko modu bikaina da. Sailkapen ‘desberdina’ eskainiko dugu, partaidearen familia motaren arabera: ezkondua, ezkondugabea, seme-alaba baka batekin, bi seme-alabekin… Eta, noski, emakume zein gizonezkoentzat”, azaldu du Larreak. 

“Lehen 500 dortsalek Spiuk motxila jasoko dute opari moduan. 20 euro baino gehiagoko salneurria du. Eta izen ematearen salneurria 20,5 eurokoa da federatuentzat eta 23,5 eurokoa lizentzia ez dutenentzat”, jarraitu du Fly Group-eko ordezkariak. Taldeentzat pentsatutako izen emateak ere egongo dira. Eta, beti bezala, helmuga puntuan, hau da, Okendo plazan, txistorrada (Patxi Larrañagaren eskutik) eta Amstel garagardoa dastatzeko aukera izango dute partaide guztiek. “Giroa bikaina da beti”. 

“500 partaide baino gehiago izango ditugula pentsatzen dugu”, amaitu du Larreak. 

http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/presentacion.jpg?itok=Oxfqakxthttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/presentacion.jpghttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/56770771_1154347878059483_3186067926276898816_o.jpg?itok=WOZEmqLGhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/56770771_1154347878059483_3186067926276898816_o.jpg
HILABETE BAT BAINO GUTXIAGO GELDITZEN DA 29/03/19

HILABETE BAT BAINO GUTXIAGO GELDITZEN DA 29/03/19

Gehiago ikusi

BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria trabesia apirilaren 28an ospatuko da; ibilbide desberdinen distantziak ezagutu eta baita igo beharreko metroak ere

Trabesian parte hartzen duten kirolari guztiek aukeran hiru ibilbide izango dituzte. Desberdinak izango dira, irteera puntua zein helmuga leku berdinean egonez. Gaur, ibilbide bakoitzean igo beharreko metroak eta egin beharreko distantziak zeintzuk diren esango dizuegu. Gogoan izan, ibilbidea egunean bertan aukeratu beharko dela. Hau da, izena ematean ez da inolako aukerarik egingo. 

Trabesia hau publiko guztientzat pentsatuta dago, eta horregatik Andatza mendian eta Buruntzaldetik zehar hiru ibilbide diseinatu ditugu. Okendo plaza ondoan (hau da, Lasarte-Oriako erdialdean) irteera puntua zein helmuga egongo dira. Eta bertan, txistorrada ospatuko dugu partaide guztien artean. Ibilbide osoak probaren astean eskainiko ditugu webgunean. Hala ere, esan beharra dugu hauek izango direla maila desberdinak:

- AMATEUR ibilbidea: 29 kilometro 1.080 metro igoz guztira.

- Ibilbide ALTUA: 38 kilometro 1.400 metro igoz guztira.

- PRO ibilbidea: 48 kilometro, 1.780 metro igoz guztira.

Track-ak probaren astean eskainiko ditugu. 21. kilometrora arte, ibilbide guztiak berdin-berdinak dira. Bertan, lehen hornidura-puntua egongo da kokatua. Amateur maila osatu nahi dutenek, buelta puntu horretan emango dute. Besteek, aurrera jarraituko dute, eta bi ibilbide desberdin izango dituzte aukeran (lehen eta bigarren bukleak jarraituz mailaren arabera).

Krono-igoera

12. eta 16. kilometroen artena, hau da, partaide guztiek pasatzen diren puntutik, 3,86 kilometrotako krono-igoera egongo da. Igo beharreko metroak 384 izango dira. Aurtengo nobedadea da hau. 

Kontatu dugun guztia, logikoa denez, ez da definitiboa (klimatologiaren arabera astean zehar eta baita probaren egunean).

Lehen 400 Spiuk motxilak agortu dira eta 100 gehiago prest ditugu hurrengo dortsalentzako. 

 

http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/eu_2.jpg?itok=C8fh9Noyhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/eu_2.jpg
DORTSALAK SALNEURRI BEREZIAN LORTZEKO AZKENEKO ORDUAK 05/03/19

DORTSALAK SALNEURRI BEREZIAN LORTZEKO AZKENEKO ORDUAK 05/03/19

Gehiago ikusi

BMW Lurauto BTT Lasarte Oria (apirilak 28an) trabesiako dortsalen salneurria aldatzen da

Goiz bikaina pasatzeko asmoa duzu? BMW Lurauto BTT Lasarte Oriako trabesian egin dezakezu! Guretzat, oso garrantzitsua zara, eta horregatik proba ederra diseinatu dugu txirrindularitza giro ezin hobearekin gozatzeko!

Andatza mendian garatuko da trabesia hau apirilaren 28an, eta maila desberdinak egongo dira. Hau da, zure gaitasunak kontuan edukiz, maila bat edo bestean izena emateko aukera izango duzu. Eta asteazkena amaitu baino lehen egiten baldin baduzu, salneurria oso merkea izango da: 18,5 euro federatua izanez gero eta 21,5 federatua ez bazara.

BMW Lurauto BTT trabesian parte hartzen baduzu, zure talde edo kuadrillarekin egiteko aukera izango duzu. Taldeko sailkapena egongo da aurten! Eta kronometratutako igoera era egongo da.

Azkeneko edizioetan gertatu zen bezala, aurten ere txistorrarekin, garagardoarekin... gozatzeko aukera izango duzu Okendo plazaren ondoan egongo den helmuga puntuan. Giroa ezin hobea izango da! Eta zure familiarekin edota lagunekin gozatzeko aukera izango duzu!

Asteazkena amaitu baino lehen izena emanez gero, salneurri berezia izango duzu. Gogoan izan! Anima zaitez!

 

https://youtube.com/embed/CId_jZPkbj8
http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/eu_0.jpg?itok=ZmsM3gyzhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/eu_0.jpg
KOMUNIKATU OFIZIALA: Data mantentzen da; apririlak 28an 22/02/19

KOMUNIKATU OFIZIALA: Data mantentzen da; apririlak 28an 22/02/19

Gehiago ikusi

Lasarte-Oriako Udaletxearekin elkarlanean egon ondoren, hauteskunde orokorrekin koinzidetzea arazoa ez dela ziurtatu dugu; beraz, trabesia programatutako egunean ospatuko da

Orain dela egun gutxi batzuk, hauteskunde orokorren data ezagutu genuen: igandea, apirilak 28a. Hau da, BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria programatuta zegoen egun berdina. Lasarte-Oriako Udaletxearekin elkarlanean egon gara azken egun hauetan zehar eta erabakia hartu dugu: trabesia ez da egunez mugituko. Beraz, igande horretan (apirilak 28an) ospatuko da, pentsatuta zegoen bezala. Udaletxearen baimen guztiak ditugu.

Izena emateko aukera duela aste batzuk ireki genuen. Eta hori izan da arrazoi nagusia data ez aldatzeko. Pentsatzen dugu apirilaren 28a egun ezinhobea dela trabesia ospatzeko. Badakizuen bezala, botoa emateko aukera goiz eta arratsaldean dago, eta trabesia eguardian amaitzen da. Beraz, botoa emateko denbora dago.

Beraz, komunikatu honen bidez, agertutako zalantzen aurrean, argi eta garbi utzi nahi dugu BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria apirilaren 28an (igandea) ospatuko dela, pentsatuta zegoen bezala.

Txirrinda elektrikoak

Izen emateen erritmoa oso altua da orain arte. Aurreko urteetan ikusitako datuak hobetzen ari dira. Aurten, pasa den edizioan bezala, txirrinda elektrikoarekin parte hartzea posible izango da. E-bike kategoria dago gure trabesian eta txirrinda hauek dituzten guztiak ongietorriak izango dira Lasarte-Orian. Beraz, anima zaitez!

Eta, noski, emakumeak ere ongietorriak dira. Geroz eta neska gehiago apuntatzen dira eta gure helburua geroz eta gehiago izatea da. Egun zoragarria biziko duzue! 

http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/portadaeu.jpg?itok=2NR955Zrhttp://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/portadaeu.jpg
Izen emateak irekiak eta berri ugari 05/02/19

Izen emateak irekiak eta berri ugari 05/02/19

Gehiago ikusi

Lehen 400 dortsalentzako oparia ziurtatuta egongo da (24 euroko Spiuk 'Geiser Bakpack'-a); aurten, hiru ibilbide ezberdin egongo dira apirilaren 28an

Aurten ere, BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria trabesia ospatuko da. Apirilaren 28an izango da. Irteera (9:30etan) Lasarte-Oriako Okendo plazan egongo da kokatua, eta parte hartzaileak puntu berdinera iritsiko dira, Andatza mendia igo ondoren. Izena emateko aukera irekia dago jada!

Aurtengo edizioak nobedade asko izango ditu! Hiru ibilbide ezberdin egongo dira (azken urteetan bi izan dira) eta parte hartzaile bakoitzak aukeratuko du zein egin nahi duen. Maila desberdineko ibilbideak izango dira: Amateur, Goi-maila eta Pro.

Horretaz gain, kronometratutako igoera izango dute parte hartzaile guztiek. Emakumezkoen zein gizonezkoen kategoria ezberdinak egongo dira, opari askorekin: e-bike, ezkongabeak, ezkonduak edo bikotearekin, haur batekin, bi haurrekin, hiru edo hau gehiagorekin. 12 urtetik aurrera parte hartu daiteke.

Taldeak

Beste nobedade bat hurrengoa izango da: aurten, talde sailkapena egongo da. Kuadrilla edo klubek bost pertsona izango dituzte gutxienez eta lehn hiru sailkatuen emaitzak izango ditugu kontuan.

500 dortsal

Izena emateko aukera 500 dortsalekin itxiko da. Hori bai, lehen 400 azkarrenek izango dute oparia ziurtatuta (24 euroko Spiuk 'Geiser Bakpack'-a). Salneurriak hurrengoak izango dira: 18,5 euro (martxoaren 6ra arte), 20,5 euro (martxoaren 7tik apirilaren 23ra arte) eta 22,50 euro (apirilaren 24tik aurrera). Txirrindularitzan federatuak ez dauden guztiek hiru euro gehiago ordaindu beharko dituzte (asegurua). 

http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/styles/galeria/public/aperturainscripciones_copy.jpg?itok=bRT1PLP1http://www.bttlasarteoria.com/sites/default/files/aperturainscripciones_copy.jpg
Gehiago ikusi

Galería 2019

a
b
c
d
e
f
g
h
i
j
k
l
ll
m
n
o
p
q
r
s
Irudi gehiago ikusi
Bideoa ikusi

AMATEUR

Goi Maila

PRO

BMW Lurauto
Amstel RadlerEroski UrbilMichelin FundaciónGOBIKEl Diario VascoConstrucciones MoyuaAutomoto Yamaha
Patxi LarrañagaLasarte-Oria UdalaOrvy impresión gráficaTrumoi tabernaLabe Goxo OkindegiaJaia BicicletasAvenida JatetxeaGimnasio SaitoBelartza taller multimarcaIBK BIKECaldo AnetoPatricio restaurante
SaiatuzFly GroupCruz Roja